viernes, 18 de noviembre de 2011
Maltratu txarrei buruzko webgune batzuk.
http://www.4a.uchile.cl/maltratoanimal.htm
http://www.animanaturalis.org/p/1332/maltrato_animal_antesala_de_la_violencia_social
http://html.rincondelvago.com/maltrato-a-los-animales.html
Animalien tratu txarren buruzko iritzia.
Lehenengoz, badaude pertsonak animaliak beste animalien kontrekin borrokatzera eta dirua irabaztea eramaten dutela, adibidez; txakurreko edo oilo borrokak, ia beti hil egiten dira. Badaude kasuak ere,animaliak hiltzen dutela besteak ongi pasatzeko, esaterako, Sanferminetan edo edozein zezen plazan aritzen direnak, animaliak, hilda bukatzen du:>. Onartzen dut, betidanik egiten dela eta tradizio bat dela, baina arrakasta gehiago dute enzierroak, oso ongi pasatzen du jendeak eta animaliak ez da hiltzen.
Hau dena ikusita, ez da ona animaliei tratu txarrak ematea, oso lagungarriak izan daitezke beste kasu batzuetan, adibidez, itsuak eramaten dituzten txakurrak. Eta gianera urteak pasa ondoren gehiago jakin behar duzu zein garraintzia duen eta zembat maite dituzu animaliak.
Testu hau, batez ere, dago zuzenduta animaliak etxean dutenentzat eta iturramako institutoko ikaslei eta irakurleei.
Animalien eskubideak.
Animalien askapena edo animalien eskubideak pentsamendu eta jarrerak animaliak indarkeriarik gabe eta aske bizitzea aldarrikatzen du. Ildo horretatik, animaliak eta gizakiak eskubideetan parekatu eta animaliak gizakien janaritarako, lanerako edo esperimentazio zientifikorako erabilpenetik, eta zenbaiten ustez jabetza-gai izatetik ere, askatu behar direla defendatzen du. Animalien eskubideen defentsak animalien ongizale izeneko jarrera alternatiboa gainditu egiten du. Izan ere, animalien ongizateak animaliekiko tratu txarrak gaitzetsi eta animalien oinazea baztertu egin behar dela defendatzen du, baina aldi berean onartu egiten du animalien erabilpena gizakien mesedetarako.
Gizartean eztabaida dago animaliek eskubideak dauzkaten edo edukitzekotan, nolako eskubideak diren. Filosofian, animalien eskubideak etika-galdera sakonak planteatzen dituen arazo bat dira, gizakiaren izaeraren inguruko hausnarketa eta pertsonaren definizioari buruzko jarrera garbia eskatzen duena. Animalien eskubideak defendatzen dituztenek gizakia eta animaliak parekoak izan eta funtzio fisiologiko berdinak (oinazea, oroimena, ...) dituztela eta, beraz, analogiaz, gizakiek eta animaliek eskubide berdinak izan behar dituztela defendatzen dute. Animalien eskubideak defendatzen dituzten teorikoen artean Peter Singer eta Tom Regan filosofoak nabarmentzen dira.