Animalien askapena edo animalien eskubideak pentsamendu eta jarrerak animaliak indarkeriarik gabe eta aske bizitzea aldarrikatzen du. Ildo horretatik, animaliak eta gizakiak eskubideetan parekatu eta animaliak gizakien janaritarako, lanerako edo esperimentazio zientifikorako erabilpenetik, eta zenbaiten ustez jabetza-gai izatetik ere, askatu behar direla defendatzen du. Animalien eskubideen defentsak animalien ongizale izeneko jarrera alternatiboa gainditu egiten du. Izan ere, animalien ongizateak animaliekiko tratu txarrak gaitzetsi eta animalien oinazea baztertu egin behar dela defendatzen du, baina aldi berean onartu egiten du animalien erabilpena gizakien mesedetarako.
Gizartean eztabaida dago animaliek eskubideak dauzkaten edo edukitzekotan, nolako eskubideak diren. Filosofian, animalien eskubideak etika-galdera sakonak planteatzen dituen arazo bat dira, gizakiaren izaeraren inguruko hausnarketa eta pertsonaren definizioari buruzko jarrera garbia eskatzen duena. Animalien eskubideak defendatzen dituztenek gizakia eta animaliak parekoak izan eta funtzio fisiologiko berdinak (oinazea, oroimena, ...) dituztela eta, beraz, analogiaz, gizakiek eta animaliek eskubide berdinak izan behar dituztela defendatzen dute. Animalien eskubideak defendatzen dituzten teorikoen artean Peter Singer eta Tom Regan filosofoak nabarmentzen dira.
No hay comentarios:
Publicar un comentario